XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2. Pastoralak Erdi Aroko europar herri antzerkiaren ondorio diraXIX. mendeko folklorista gehienek esan dute zerbait pastoralei buruz.
Humboldt, Chaho, F.Michel, J.Vinson eta Webster izan dira, beste batzuren artean, pastoralei buruz azterketaren bat egin dutenak.
Hala ere, folklore biltzaile izanik, ikuskizunaren itxura, jazkera edo azalari arreta gehiago jarri zioten mamiari baino.
Teatro hau nondik ote datorren ikusteko, Hérellek aztertzen ditu Espainiako eta Frantziako teatro mota zaharrak, erlijio girokoak
.
Eta azkenean esaten digu, Frantziako misterioetatik datozela, XV eta XVI. mendeetan antzesten ziren antzerkien kidekoak eta molde berekoak, Briançon-eko teatroak dituen ezaugarri berberak agertzen dizkigularik
(2).
Badirudi, beraz, Vinson-ek zioenez pastoralak ez direla euskaldunen berezitasun hutsa, ez dela berea bakarrik, katalanek, bearnesek, bretoinek ere bazituztelako horrelako herri dramak, eta, beraz, pastorala folklore emaitza bezala kontsideratu behar dela
.
.
Izan ere, herri bakoitzean bere garapena izan dute antzerkiek.
Jakina da laborari eta artzain giroko herrietara kultur ohituren uhinak beranduago iristen direla eta beti izaten dela tradizioari atxikitasun handiagoa.
. Horrela, hiri eta hirien eraginpeko lurralde lauetan Errenazimentu eta Erreformaren eraginez, antzerki mota hori desagertu zen arren, menditar herriek lehenari eutsi diote eta eusten diote oraindik ere.
Europako Erdi Aroko antzerkia ezagutzeko lekuko bizi ditugu, beraz, pastoralak.
3. Pastoralen deskribaketa a) Egitura eta gaiari dagozkion xehetasunakEz da zaila pastoralen deskribaketa egitea,
- Funtsean, historia bat, bizitza bat kontatzen da.
- Ez ditu gordetzen teatro klasikoaren hiru batasunak: leku bat, denbora bat, ekintza bat, alegia.